6 pertsonentzako prestatua, beheko solairuan hauxe dago: tximinia eta telebista daukan jangela-egongela, guztiz hornitua dagoen sukaldea eta bainu-gela.
Lehenengo solairuan 3 logela bikoitz (bi gelatan bikotentzako ohe bana eta bestean bi ohe daude) eta bainu-gela; ohe osagarria ipintzeko aukera dago.
Halaber, logela guztiek balkoia dute paisai ederraz gozatzeko.
Berokuntza zentrala, berdegunea, aparkalekua, txirrindulak gordetzeko etxabea eta bista ederrak.
Salneurriak:
- Aste osoa: 875 €
- Asteburua: 360 €
- Ohe gehigarria: 15€
- Egurra: 15 €