| Bozate auzoa (Arizkun)
historia handiko lekua dugu. Kantauri itsasoaren eta Pirinioen erdian, natura
oparoak inguratuta, Bidasoa ibaiaren goi-ibarrean Bozate topatzen dugu.
Bozatek bista ederrak ditu eta leku zoragarri eta interesgarrietatik, hala
nola, Bertizeko Jaurerritik, Iratiko oihanetik eta Zugarramurdi, Sara eta
Urdazubiko haitzuloetatik ordu-erdira besterik ez dago. Ordubetera, berriz,
Miarritzeko dotorezia, Donostiako edertasuna eta Iruñeko eta Baionako
xarma. Bi apartamentu bereizi dituen baserri isolatua; pista hartuz, hirigunetik kilometro batera dagoena.
|