ORHITIK ITSASORA:
Nafarroako Pirinioa Kantauri Itsasoraino ibiltzeko zazpi etapako zeharkaldia dugu, mendi-ibili luzeko bidetik, egunean 6-8 ordu ibilita eta 600 metroko aldea gainditzera iritsi gabe egin daitekeena. Zeharkaldi honen edertasunaren barruan, nabarmendu behar dira Orhi Mendi-tontorra, Iratiko Oihana, Okabeko harrespilak, Harpeako haitzuloa, Urkulu, Orreaga, Kintoako Erreserba, Bozate, Larrun eta Hendaiako hondartzak.